Lau kontzertu, larunbatean hasita

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 14a, 01:00

Larunbatean kontzertua emango dute Kantuz abesbatzak, Hernani eta inguruko txistulariak eta Metal Boskoteak. Igandean, Musika Bandak joko du. Ostegunean, bi kontzertu izango dira.

santa Zezilia egunaren bueltan lau kontzertu izango dira Hernanin, asteburu honetan hasita. Larunbatean elkarrekin ariko dira Kantuz abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak eta metal boskotea. 19:00etan, Sandiusterrin. Igandean, Hernaniko Mu­si­ka Bandaren txanda izango da. Zipri Otxandorena zuzendari dela, 7 kanta eskainiko dituzte.

Ostegunean, Musika Eskolako ikasleak eta Goiz Eguzki abesbatza
Musika Eskolako ikasleek bi emanaldi emango dituzte da­torren Santa Zezilia egunean bertan, ostegunean. 18:00­etan Gudarien plazan eta 19:00etan Sandiusterrin. Goiz Eguzki abesbatzak 19:30etan kantatuko du, Jubilatu etxean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!