‘Temblores’: rockabillya, Bodegan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 14a, 01:00

Larunbatean da kontzertua, 20:00etatik aurrera, Bodega tabernan.

bodega tabernak rockabilly giroa hartuko du datorren larunbatean, 20:00etatik aurrera. Temblores izeneko taldea izango da Hernanin, hainbat urte geldirik egon eta gero, berriz ere tabladura igotzea erabaki duena. Irun eta Donostiako kideek sortu zuten Temblores, 1990garren urtean, eta bolada batean asko ibili ziren herriz herri. Geldirik xamar urte batzuk pasata, indarrean bueltatu dira, eta larunbatean izango da hori, Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!