Antton Zabala berriz ere Euskal Herriko txapeldun; oraingoan, boulderrean

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 14a, 01:00

Beñat Muruak bigarren postua lortu zuen 18 urtez azpikoetan. Bertan izan ziren baita ere: Aitor Lopez, Axel Jauregi eta Jon Zarautz.

Antton Zabala hernaniarrak segi egiten du sariak irabazten, eta ez nolanahikoak. Euskal Herriko Txapelketa irabazi du berriz ere (aurrekoa orain dela 3 aste, kirol eskalada modalitatean); oraingoan, boulder modalitatean. Alegia, sokarik gabe eta altura txikian aritzen dira eskalatzaileak, zeinek abilezia haundiagoa erakutsi. Zaba­lak beste behin erakutsi du, eskalatzaile onenen artean dagoela.

Euskal Herriko bi txapelketak irabazita, Zabalak zein as­mo dituen azaldu dio Kro­ni­ka­ri: «orain arrokan eskalatzeko gogoa daukat. Ahal dudan guz­tian horretan ariko naiz, denbora batez». Horrez gain, eskaintza ere egin du: «Her­na­ni­ko sei gazte auzipetuei es­kaintzen diet garaipena: Aitzol, Eskizo, Ezeiza, Ekhi, Wito eta Egoitzi».  

Beñat Murua bigarren
Guztira 76 parte hartzaile izan dira, eta hernaniarrek leku berezia izan dute. Izan ere, Beñat Muruak bigarren postua lortu du, 18 urtez azpikoetan, maila ikusgarria erakutsita. Eta Hernaniko beste hiru gaztek ere notarekin aprobatu dute azterketa. Etorkizuneko gazte horiek dira:  Aitor Lopez, Axel Jauregi eta Jon Zarautz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!