Zozketan gaur, alokairuzko 10 etxebizitza

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 13a, 01:00

babes ofizialeko 10 etxebizi­tza zozketatuko dira gaur, udaletxean, alokairuzkoak. Txantxillako etxebizitzak dira, Hernaniko Udalarenak, eta gaur aterako ditu zozketara, goizeko 10:00etatik aurrera.

Guztira, 200 lagun
Baldintza batzuk bete behar dituzte gaurko zozketan sartuko diren 200 lagunek, eta dagoeneko izenematea itxita dago. Haurrak dituzten gu­ra­so bakarreko familiak; ge­nero-indarkeriaren biktimak; banandutakoak; 30 ur­te­tik beherakoak. 

Kontratua 5 urterako
Alokairuan emango dira 10 etxe­bizitza horiek, eta hasieran 5 urteko kontratua egingo dute. Ondoren, beste 3 urtez luzatu ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!