Garagardo Festa eta Garbiñe Etxeberriari omenaldia, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 13a, 01:00

Karobi elkarteak festa eguna du datorren ostiralean. Izan ere, urtero bezala, Garagardo Festa antolatu dute: kodilloa, saltxitxak patata purekin eta sagar tarta. Horrez gain, beti omentzen dute elkartekide bat edo auzoko bat eta aurten Garbiñe Etxeberria omenduko dute, futbol jokalari eta entrenatzaile ohia eta Realeko gaur egungo nesken futbol taldeko koordinatzailea. Gabonetako Loteria ere salgai dago, astelehenetan 19:00etatik 21:00etara, elkartean bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!