Imanol Cover saria, Ainara Ortega eta Satxa Soriazuri

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 13a, 01:00

Bi hernaniarrek irabazi dute Imanol Cover saria, Imanol Larzabal kantariaren omenezko lehiaketa: Ainara Or­te­ga abeslariak eta Satxa So­riazu pianistak. Igande arra­tsaldean jokatu zuten finala Lugaritz kultur etxean, beste hiru finalisten kontra, ea zeinek egin bertsiorik onena, Imanol Larzabalen kantei. Hernaniarrek bi kanta aukeratu zituzten: Nire euskaltasuna eta Zure tristura. Epai­mahaiaren iritziz, horiexek izan ziren onenak. Bigarren postuan: El Beso de Klint taldea; eta hirugarren postuan: Xabier Artieda eta Victor bikotea. Kantuak entzuteko aukera interneten: eitb.com-en.


Ortega: «Imanolen bi kanta horiek kantatzean erabat hunkitzen naiz»
Ainara Ortegak Kronikari ja­ki­narazi dionez sekulako po­za hartu zuen beraiek irabazi zu­tela esan zutenean. «Bene­tan esaten dizut ez nuela es­pero saria guri ematerik. Bai­na hartu, oso gustora hartu ge­nuen». Bi kanta horiek zer­gatik aukeratu dituen galdetuta, Ortegak dio oraindik hunkitu egiten dela horiek kantatzean. «Nire euskaltasuna kantua, adibidez, 1986­an ia kantatu ezinda gera­tzen zen Imanol, bizi zuen egoera bizi zuelako. Nik imajina­tzen dut nola sentituko zuen berak momentu hura, eta hunkitu egiten naiz erabat. Zure tristura, Xabier Letek eta berak elkarrekin egina, hain da benetakoa, gogorra, hauskorra... eta hura kanta­tzen ikusten dut bera... Es­pe­ro dut, aurrerantzean, Eus­kal Herrian izango dugula espazio bat, kanta guzti-guztiek lekua izango dutena».


Ortega eta Soriazu lagunak, Musikenen ikasi zutenetik
Bi hernaniarrok Musikenen eza­gutu zuten elkar. Ortegak Kronikari adierazi dionez, So­riazuri proposatu zion lehiaketara aurkeztea, beti pendiente eduki dutelako horrelako zerbait egitea. «Azken aldian gauza asko egiten ari da Soriazu, eta oso onak, eta pentsatu nuen berari proposatzea. Aurrerantzean, ez dugu oraindik proiekturik; ikusiko dugu». Gainerakoan, Ortega an­tzerki munduan dabil orain. Kantuan, Iñaki Salvadorrekin ari da, Kantagin taldean, eta euskal kantuekin egindako errepertorioa eskaintzen du­te, herriz herri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!