Euskadi Saria jasoko dute gaur Arantzazu Royo hernaniarrak eta Xabier Olarra tolosarrak, euskal itzulpenik onena egiteagatik. Egiptoko Alaa Al Aswani idazlearen nobela bat itzuli dute euskerara, zuzenean arabieratik, Jakobian Eraikina izenekoa, eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen sari potoloenetako bat irabazi dute. Bilbon jasoko dute saria, gaur 19:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoan (Abandoibarra, 3).
Jakobian Eraikina, El Cairon
Istorio txiki asko biltzen ditu liburuak, eta denak eraikin berean gertatzen dira, hain zuzen, El Cairoko Jakobian izeneko eraikinean. Ustelkeria eta pertsonen esplotazio lotsagabea ikusi litezke nobelan, euskera aberats eta jorian kontatuta.
Beste zazpi sari
Euskadi Sarietan beste zazpi saritu ere izan dira: Harkaitz Cano (literatura euskeraz); J.Carlos Márquez (literatura gazteleraz); Iban Zaldua (gazte literatura euskeraz); Iban Barrenetxea (gazte literatura gazteleraz); Sara Morante (ilustrazio onena); Inazio Mujika (saiakera euskeraz); Daniel Innerarity (saiakera gazteleraz).