«Bi herrialdeetako independentzia laster ospatzea espero dugu»

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 12a, 01:00

100 pertsona inguru bildu ziren atzo Santa Barbara elkartean, Poloniako Indepen­den­tzia eguna ospatzeko. Tartean, Euskal Herriko poloniarrak, euskaldunak, austriarrak eta irlandarrak.

Gipuzkoako  poloniarren ordezkaria da Kasia Pal­czewska, eta berak eman zion hasiera atzoko ospakizunari. Eskerrak eman zizkien bertan bildutako denei eta pozik azaldu zuen «94 urte pasa direla Poloniak bere independentzia aldarrikatu zuenetik». Era berean, bazkaria prestatzen lagundu zioten hernaniarrak eskertu zituen.

Bestalde, azaldu zuen «bazkaria hemen egitearen ideia hernaniarrena izan zela duela 4 urte, eta espero dugu laster, bi herrialdeetako in­dependentzia ospatzeko el­kar­tuko garela». Topa egin ondoren, musikak eta jakiek hartu zuten lekua. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!