Ibai Alba eta Karen Ortiz De Guinea, hernaniar azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 12a, 01:00

Ibai Alba helmugara iritsi zen 1:06:53 denborarekin, eta sailkapen orokorrean 25garren postuan. Karen Ortiz De Guinea berriz, 1:33:23ko denborarekin eta 6806garren postuan. Guztira, 184 izan ziren helmugara iritsi ziren hernaniarrak, 21.472 korrikalariren artean.

Behobia-Donostia herri-lasterketa egin zen atzo. Hernaniarren artean, Ibai Alba izan zen azkarrena, 1:06:53ko denborarekin, lehengo urtean behar izan zuena baino ia 2 minutu gutxiago. Nesken artean, Karen Ortiz De Guinea izan zen lehenengoa, 1:33:23ko denborarekin. Lasterketako irabazlea, Jaume Leiva katalana izan zen, 1:01:33ko denborarekin, eta nesketan, Oihana Korta­zar mutrikuarra, 1:14:42k­­o den­borarekin.

Katalan ugari
Atzokoan aipamen berezia egin zitzaien katalanei. Izan ere, urte gutxitan, 600 parte hartzaile izatetik, 4.000 izatera pasa dira. Kasualitatea edo ez, atzoko irabazlea ere, katalana izan zen, Jaume Leiva. Euria, etengabe Korrikalari gehienek helmugara iristean aipatzen zuten lehen gauza zen, egin zuen eguraldi txarra. Behobian, lasterketa hasi aurretik, sekulako eurieta egin zuen, eta askok bero­tzeko tarterik ere ez zuten izan; blai eta hoztuta hasi behar izan zuten lasterketa. Helmugako barra ere erori egin zen, haizearen eraginez, eta korrikalariak bideratzen ari zen epaile bat zauritu zuen.

Alba, pozik eta eskerrak emanez
Ibai Alba pozik iritsi zen helmugara, nahiz eta aipatu, irteera oso gogorra izan zela, euria eta hotzaren erruz. Bestalde, afizio gipuzkoarra goraipatu zuen, «ilusioa eta babes haundia ematen dutelako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!