Irabazi egin zuten atzokoan ere hernaniarrek, Mondragonen aurka, 2-0. Atzoko garaipena, denboraldi honetako bederatzigarrena da, hau da, denboraldiko partidu guztiak irabazi ditu Hernanik orain arte. Erregional Ohorezko Mailan errekorra hautsi dute. Orain arte, ez baitu inork lortu denboraldia hasi eta lehen 9 partiduak irabaztea.
Partidu gogorra
Atzokoa ez zen partidu erraza izan. Mondragonek ere estutu zituen hernaniarrak noizean behin. Baina, etxekoek txukun jokatu zuten, baita atzealdean ere. Talde sendoa direla erakutsi zuten. Gaizka Adurizek sartu zuen lehen gola, eta partidua amaitzear zela, Bidakak lortu zuen bigarrena.
Sendo eta umil
Hernaniko taldea sendo dabil, eta orain arteko partidu guztiak irabazita errekorra hautsi izanak asko poztu ditu. Hala ere, Jon Loran koordinatzailearen esanetan, «umil eta lasai jokatzen jarraituko dute». Hurrengo aurkaria Touring talde errenteriarra izango dute, sailkapenean 2garren postuan dagoen.