Errebantxa bila itzuliko dira hernaniarrak Ordizira

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 11a, 01:00

Zaletuen animoak ez ziren nonbait, nahikoak izan, eta Hernanik 7-34 galdu zuen Ordiziren kontra. Gainontzean, umore ona eta festa giroa izan ziren nagusi, herrian eta Landaren.

OrDizikoek maila altua dutela erakutsi zuten atzo­koan. Lehen zatian 17 puntuko aldea atera zioten Hernaniri. Bigarren zatiaren erdialdera, hernaniarrek 7 puntu lortu zituzten zigor-kolpeari esker, eta Genuak makiletan sartu izanari esker. Baina ordiziarrek martxa hartua zuten, eta azkenean, 7-34 gailendu ziren. Atzoko derbiaren aitza­kian, Gipuzkoako Errug­bi­aren Eguna ospatu zen, eta Federazioaren eskutik, Gi­puz­koako Kopa ere jokoan zegoen. Hernaniarrak erre­ban­txa bila joango dira otsaila bukaeran Ordizira, bueltako partidua jokatu, eta kopa eskuratzeko asmoz.

Aurrean, aurpegia emanez
Ordiziarrek merezita irabazi zuten partidua, gainetik ibili baitziren denbora osoan. Nabarmen geratu zen bi taldeen artean aldea badela. Hernaniarrentzako par­tidua gogorra izan zen, baina txukun jokatu zuten, aurrean aurpegia emanez. Igor Genuak lortu zituen etxerako puntuak, baloia makiletatik sartuta, zigor kolpearen ondoren.

1.800 zaletu, eguraldi txarrari aurre eginez
Hotzak eta euriak ez zituen zaletuak beldurtu, eta Lan­dare lepo bete zen atzokoan, jarraitzaile hernaniar eta ordiziarrekin. Hernaniko Errugbi Klub­e­ko kideen esanetan, 1.800 pertsona inguru bildu ziren atzo, «ia igoera fasean bezainbeste». Giro aparta jarri zuten, eta gogoz animatu zituzten jokalariak. Horretan dezente lagundu zuen Urumea Txarangak, euria egin arren, herriko kaxkotik Landarera jaitsi baitziren, ibilbidea kotxee­tan egin bazuten ere. Bueltako partiduan ere, antzeko giroa espero da Ordizian, Gipuzkoako Kopa jokoan izango baita.

Errugbiaren baloreak zabaltzeko asmoa
Atzoko derbi egunaren aitzakian, egun osoko festa egin zen Hernanin. Goizean, bertsolariak eta paella jatea izan ziren plazan. Bertso­lariek errugbi jokalariek erabiltzen dituzten hortz-babesleekin ere kantatu zu­ten, umore punttua jarriz. Aurretik, Hernaniko eta Ordiziko errug­bi taldeetako ordezka­ri­ei harrera egin zitzaien uda­letxean. Tartean zen Gi­puz­koako Federa­zi­o­ko pr­esi­dentea, Iñaki Las­kurain. Bere hitzetan, «Gi­zar­tea bateratzeko balio izan du errugbiak gatazka egoe­retan -Hego Afrikan eta Irlandan, adibidez-. Iparral­detik ibaiak besterik ez gaitu bereizten gu. Errugbiak ohi­tura onak eta elkartasun ba­lo­reak transmititzeko balio du, eta horregatik, Eskola Kirolari ematen diogun ga­rrantzia azpimarratu nahi dut». Luis Intxauspe alkateak ere, «derbi honek ekarri duen bi herrien arteko elkar­tasuna» nabarmendu zuen. Ondoren, ordiziarren baloiak oparitu zizkieten Herna­ni­ko ordez­kari Rafa Larre­txe­ari, eta Luis Intxauspe alkateari. Elkartasun giroarekin ja­rraitzeko, otsailean Ordizira jo­ango da Hernani. Ordura­ko oparia prestatuko dutela azaldu zuten hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!