Konposta guneak jarriko ditu Udalak baratza edo lorategirik ez dutenentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 11a, 01:00

Organikoa konposta guneetara eraman nahi dutenek izena eman behar dute azaroaren 30a baino lehen.

Zenbait herritarrek ezin du­te konposta egin beraien etxebizi­tzetan, baratzarik edo lorategirik ez dutelako. Bizilagun horiei irtenbidea emateko as­moz, kon­posta guneak jarriko ditu Uda­lak, erabiltzaileen etxebizi­tze­tatik gertu. «Hain­bat herritarrek autokonposta egiteko bo­ron­datea adierazi izan diote Uda­lari, baratza edo lorategirik edu­ki ez arren, eta horri erantzunez sortu da proiektu hau, bes­teak beste», azaldu du Udalak.

Ontziak eta material lehorra, Udalak jarriak
Gune bakoitzean Udalak jarriko ditu beharrezko ontziak eta material lehorra. Bizilagunen betebeharra izango da, dagokion konpostagailua ireki, ma­terial organikoa ondo zabaldu eta gainetik estrukturantea edo material lehorra botatzea (orbela, adaxkak, lastoa...). Parte hartzen duten herritarrei %40ko bonifikazioa aplikatuko zaie. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute azaroaren 30a baino lehen: Atez Ateko bulegoan edo eskaera orria bidalita (www.herna­ni.net-en eskuragarri): atez-ate@hernani.net edo olatz-u@her­nani.net. Aurreneko gunea erdigunean jarriko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!