Afaria, mariskoa, mantak... aurten ere opari ederrez ari dira betetzen saskiak

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 11a, 01:00

Gabonetako Zozketa antolatu dute aurten ere Berriak elkarteak eta Hernaniko Kronikak. Dagoeneko 34 sari badira eta hirugarren saskia osatzen ari dira. Errifak salgai daude.

Bi lagunentzako afaria, marisko saskia, turroi sorta, ardoak, ume jolasak, liburuak, fru­ta saskia, bi manta... Dagoe­ne­ko 34 sari bildu dira Gabo­netako Zozketarako eta hirugarren saskia osatzen ari da. Azken bi urteetan bezala, Gabone­tako Zozketa antolatu dute Berriak merkatari eta osta­larien elkarteak eta Her­naniko Kronikak elkarlanean. Berriakeko merkatariek jarritako opariak Ohi bezala, zozketan, Berriak elkarteko merkatari eta ostalariek jarriko dituzte opariak. Opariekin saski ezberdinak osatuko dira; bertan izango dira produktu eta zerbitzu ezberdinak. Aurreko zozketetan, launa saski osatu izan dira. Aurten, dagoeneko hirugarrena osatzen ari da, beraz, ziur laugarrena ere izango dela! Sariak Kronikan ikusteko aukera, astebururo Zozketa egin aurretik, Her­naniko Kronikak argitaratuko du zenbat saski izango diren eta bakoitzean joango diren sari guztiak zeintzuk izango diren. Astebururo izango da ikusteko aukera. Errifak euro batean salgai Errifak salgai daude dagoeneko. Denera, 5.000 errifa atera dira. Berriak elkarteko establezimenduetan eta Her­naniko Kronika banatzen den puntuetan daude salgai, euro baten truke. Sariak jasotzeko epea, 20 egunekoa Saskien zozketa abenduaren 20an egingo da Biterin, eguerdiko 12:00etan. Zozketa irekia izango da, hau da, nahi duten guztiek izango dute bertara joateko aukera. Zenbaki sarituak Kronikaren bidez jakinaraziko dira. Sariak jasotzeko epea, 20 egunekoa izango da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!