Elkarte Arteko Mus Txapelketako finala jokatuko da bihar. Lehen eta bigarren postuak Elur-Txori A eta Txalaparta B elkarteetako jokalarien artean jokatuko dira, Jose Ramon-Pako eta Oskar-Txemari bikoteen artean, hain zuzen. Hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko berriz, Goiz Eguzki A eta Etxeberri B elkarteetako jokalariak ariko dira jokoan: Dani-Miranda bikotea, Etxepe-Mikelen aurka. Partidak bihar jokatuko dira, 21:00etatik 22:00etara bitartean, Ur-Mia elkartean. Bestalde, azaroaren 17an Elkarte Arteko Mus Txapelketako azken afaria egingo da, 21:00etan Ur-Mian. Afal ostean sari eta oroigarri banaketa egingo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!