Karobi elkartean garagardo festa egingo dute azaroaren 16an, eta gaur da izena emateko azken eguna. Menua 19 eurotan jarri dute: kodilloa, saltxitxak patata purearekin eta sagar tarta. Ohi bezala, auzokide bat omenduko dute festan; aurten, Garbiñe Etxeberria futbolari eta entrenatzaile ohia, egun errealeko nesken taldeko koordinatzailea. Bestalde, gabonetako loteriaren partizipazioa salgai dute elkartean, astelehenetan 19:00etatik 21:00etara. Dezimoa nahi izanez gero, Urbieta kaleko adminitraziora jo behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!