Giro ezinhobea izan zuten atzo, Gabriel Zelaiara cricketean jokatzera gerturatu zirenek. Eguraldia aldeko, goiza korrika saio batzuk egiten pasa zuten bildutakoek. Guztira, 20 lagun inguru bildu ziren, horien artean hernaniarrak, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituzten euskera klaseetako ikasleak, Txema tabernan biltzen diren hainbat etorkin...
Irakasle eta guzti
Cricketa ezagutu eta nola jokatzen den ikasteko irakasle ezinhobeak izan zituzten atzo. Kirol hau inork baino hobeto ezagutzen dute 2 pakistandar, hain zuzen.
Falafela eta sagardoa, bikote bitxi eta gozoa
Euskaraz egin eta cricketa praktikatzeaz gain, kultura ezberdinak ezagutzeko aukera izan zen atzokoan. Elkartu zirenen artean beren herrialdeetako ezagutzak partekatu zituzten. Horren adibide garbiena izan zen, jokoaren ondoren egin zuten luntxa. Denetik dastatzeko aukera izan zuten: patata tortila, txaka, sagardoa, eta baita falafela ere, Txema tabernatik ekarria.