Jolasean, kantuan eta jan-edanean aritzeko eguna izango da gaurkoa, Martindegi auzoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 11a, 01:00

San Martin eguna ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko egunerako Martindegi auzoan. Goizean, haur eta helduentzako jolasak izango dira. Gero, babarrun-jana eta musika Sansonategin.

Lehengo urtean antolatu zuten lehenengoz San Martin eguneko festa Martindegi auzoan. Orduko arrakasta ikusita, aurten errepikatzea erabaki dute.

Haur-jolasak, goizean
Goizeko 11:00etarako mar­txan jarriko dira Oialumen. San Martin eguna ospatzeko, haur-jolasak egingo dituzte, eta helduek ere izango dute jolas horietan parte hartzeko aukera. Tartean sorpresatxoren bat egongo dela ere iragarri dute auzo elkartetik.

Festaren jarraipena, Sansonategin
Goizean zehar galdutako inda­rrak berreskuratzeko, le­hen­go urtean bezala, Sansonategi jatetxean bazkalduko dute. Ba­barrun-jana egingo dute, sa­kramentu eta guzti. Bazkalostean, festa giroan jarraituko dute, jatetxean ber­tan. Trikitilariak musika jartzen ariko dira. Horiez gain, txiste-kontalari, sasi-bertsolari eta espontaneoek ere aukera izan­go dute, jendea entre­tenitzeko.

Sakamantekasen zain
Arratsaldea pasa ahala pa­rrandarako gogoa haunditu zaionak ez du zertan etxera joan beharko. Oialumera jaitsi eta menditik Sakamantekas etorri arte, festarekin jarraitu ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!