Gaur hasiko da txapelketa, Ordizian

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 10a, 01:00

Ezker Hormako Emakumea Pilo­tari Txapelketa gaur hasiko da Ordizian 15:30etan. Bertan lehiatuko dira Hernaniko palistak. Bi mailatan jokatuko da txapelketa eta 6 bikote ariko dira maila ba­koitzean. Bi kasuetan, denek de­nen aurkako ligaxka jokatuko dute lehendabiziko fasean, abenduaren 15era bitarte. Multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek finalerako zuzeneko txartela lortuko dute. Eta bigarren eta hirugarren sailkatutakoek finalerdiei egin beharko diete aurre. Finalerdiak Tolosako Beotibar pelotalekuan jokatuko dira abenduaren 22an. Eta finalak Herna­nin jokatuko dira abenduaren 29an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!