Moncayo gailurrean 82 urterekin, anaiaren errautsak bisitatzen

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 10a, 01:00

Felipe Gonzalez Arana hernaniarrak Moncayo igo zuen, 2.314 metrokoa, joan den urrian. 2009an zabaldu zituzten anaiaren errautsak bertan.

Soria eta Zaragoza artean dagoen mendirik ezagunena da Moncayo, 2.314 metrokoa, eta mendizaleek oso maitea dutena. Felipe Gonzalez Ara­na hernaniarra bertara igo zen joan den urriaren 2an, 82 urterekin, bere senitartekoekin batera. Bere anaia Manuel Gonzalezen errautsak bisita­tzera joan zen Felipe, anaia hil zeneko 3garren urteurrenean. Manuel 2009an hil zen, eta orduan igo gabe geratu ziren 9 senideetatik 5, tartean Felipe, eguraldi oso kaxkarra egin zuelako. Aurten berriro animatu da, 82 urterekin, eta baita igo ere! «Martxa lasaia jarri nahi genuen beragatik, baina bera besteok baino azkarrago zijoan», diote senitartekoek. Anaiak Txan­txan­gorriko ehiztariekin hainbat aldiz bisitatu zuen mendi tontorrean ospatu zuten egu­na, Manuelek hainbeste maite zuen errepublikako banderaren ondoan. Bejondeiola!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!