Horbelek Legorreta izango du aurkari gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 10a, 01:00

Horbel Tabernak Legorretako Bilkoin taldearen aurka jokatuko du gaur 18:30etan Hernaniko Kiroldegian. Legorretako taldea igo berria da, baina denboraldia emaitza onekin hasi du. Hirugarren dago sailkapenean eta gol gutxien jaso dituen taldea da. Hernaniarrek estu hartzeko asmoa dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!