Lujanbio eta Etxegoienek gaur Hernanin irabazi beharra, finalerdietara pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 10a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketako 8 partidu jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek. Bost Hernanin jokatuko dira 15:00etatik aurrera. Horien artean nabarmentzekoa da, Lujanbio eta Etxegoien seniorrek Bergararen aurka jokatuko duten partidua. Hernaniarrek irabazi beharra daukate finalerdietara pasatzeko. Agirre infantilak ere partidu garrantzitsua jokatuko du Getarian Gure Txeruren aurka. Irabaziz gero, azken fasea jokatzeko sailkatuko litzateke. Bihar beste bost partidu jokatuko dira Hernanin 10:30etatik aurrera. Bertan, Lazkano infantilak irabazi beharra izango du azkeneko fasea jokatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!