San Martin eguna da biharkoa, eta horren inguruan, azken urteetan bezala, hainbat ekintza antolatu dituzte Aranon, gaur arratsalderako.
Batetik, haurrentzako ikuskizuna izango da. Bestetik, zeramika lanketaren inguruko tailerra. Eta egunari amaiera emateko, taloak eta gaztainak denentzat aukeran.
‘Sorgin eroa’, haurrentzat
Arratsaldeko 17:30etan haurrentzako Sorgin eroa ikuskizuna izango da udaletxeko ganbaran, Erkuden de Andresen eskutik.
Zeramika tailerra
Helduagoentzako, 17:30etan baita ere, Pino Vicedo herriko eskulangileak zeramika lanketaren inguruko tailerra emango du. Tornua probatzeko aukera ere izango du nahi duenak.
Iluntzeko 20:00etan berriz, taloak eta gaztainak izango dira, denentzat.