Datorren ostiralean hasita, eta ikasturte osoan zehar, hainbat gai jorratuko dira Inmakulada ikastetxean egingo diren Topaketetan. Topaketa hauek ikasturte osoan zehar egingo dira, eta gurasoentzako balio heziketaren eta familian komunikatzeko gaitasunaren inguruko gaiak landuko dituzte.
Lehen topaketa, ostiralean
Datorren ostiralean hasiko dira Topaketa hauek. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Espiritualtasun balioan hezitzea gaiari buruz ariko dira.
Hurrengo Topaketak urtarriletik aurrera egingo dira.
Beste 3 Topaketa
Topaketa guztiak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, Inmakulada ikastetxean. Hurrengoa, urtarrilaren 18an izango da, eta ondorengo gaiaz ariko dira: Funtsezko konfidantza norberarekin eta besteekin topo egiteko oinarri gisa.
Martxoaren 15ean landuko duten gaia ondorengoa izango da: Benetako harremana: ulertzea, elkar banatzea baino gehiago da.
Azken topaketa maiatzaren 17an egingo da: Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa.
Topaketak Hernaniko Artziprestaldeko Delegaritzak antolatzen ditu.