San Martin festa egingo dute bihar Aranon. Arratsaldeko 17:30etan haurrentzat Sorgin Eroa ikuskizuna emango du Erkuden Andresek, udaletxeko ganbaran. Ordu berean, Pino Vicedo eskulangileak tailer bat emango du zeramika lanketaren inguruan; tornua ekarriko du probatu nahi dutenentzat, eta azaldutako teknikak probatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Iluntzeko 20:00etan berriz, taloak eta gaztainak izango dira, gerturatzen diren guztientzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!