Ordiziaren aurkako partidua jokatuko du bihar Hernanik. Aitzakia horrekin, Gipuzkoako Errugbiaren Festa egingo da egun osoan.
Goizeko 11:30etan harrera egingo zaie jokalariei, udaletxean. 12:00etan, ‘Hernaniko selekzioko’ eta ‘Ordiziako selekzioko’ bertsolarien arteko desafioa izango da; Eñaut Martikorena, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi, Ordiziako Endika Igarzabal, Gorka Maiz eta Aratz Igarzabalen kontra ariko dira. Ondoren, 13:00etan, paella dastaketa egingo da, guztia, Plazan. 14:30etan berriz, Landarera jaitsiko dira zaletuak, Urumea Txarangaren atzetik. Derbia arratsaldeko 16:00etan jokatuko da.
Sarrerak 5 eurotan erosteko azken eguna, gaurkoa
Sarrerak 5 eurotan erosi daitezke gaur, Onddi eta Zintzarrin. Bihar, 10 eurotan izango dira, Landaren. Abonatuentzat berriz, doanekoa da Landareko partiduetara sarrera.
Oier Garmendia Namibian
Oier Garmendiak ez du biharko partiduan jokatuko, Estatuko Selekzioarekin Namibiara joana baita, 3 talderen arteko torneoa jokatzera.
Azaroaren 14an Zimbabwe izango dute aurkari, eta 17an, Namibia.
Selekzioak Getxon egindako bilkura teknikoan aukeratu zuten Garmendia, slekeziorako.