Jazz doinuak nagusi gaur, Satxa Soriazu eta Jorge Abadiasen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 9a, 01:00

Jazz klasikoa jotzen hasi ziren bi musikariak, eta pixkanaka kantuak sortu zituzten. 2009an hasi ziren elkarrekin entsaia­tzen, eta zuzeneko lehenengo emanaldietan izandako sentipenak oso positiboak izan zirenez, ‘Zuri’ diska grabatzea erabaki zuten.
Gaurko emanaldian,
A­ritz Luzuriaga eta Vincent Tho­mas izango dituzte la­gun, kontrabajuan eta baterian.

Fletxazoa
Hernani’n Musik ekimenaren udazkeneko denboraldiaren aurkezpenean azaldu zituzten bi musikariek gaurko kontzertuaren nondik norakoak.
Musikeneko ikasleak zirela ezagutu zuten biek elkar. Azterketa zuten egun batean elkarrekin jo behar izan zu­ten, eta, Abadiasen hitzetan «fletxazo bat gertatu zen».
Ordutik pasa dira 4-5 bat urte, eta azkenean, ‘Zuri’ diska elkarrekin grabatzea erabaki dute.

Bederatzi kantu eklektiko
Gaur aurkeztuko duten diska bederatzi kantu eklektikok osatzen dute; bi musikarien musika ibilbide zabalaren erakusgarri direnak.
Satxa Soriazu eta Jorge Abadiasek duoa osatzen badute ere, diska honetan laukote formatua erabili dute, «proiektuak irabazi egiten duelako adierazkortasunean».

Sarrerak erosteko aukera
bada oraindik

Kontzertua iluntzeko 20:00e­tan hasiko da, eta ordura arte izango da aukera sarrerak erosteko, 7 eurotan.
Hernani’n Musik-ren Udaz­­­­ken denboraldiko az­ken kontzertua berriz, abenduaren 5ean izango da; opera gaua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!