Babes Ofizialeko alokairuko etxe hauen zozketan sartzeko Etxebiden izena emanda egon behar zen lehengo urteko abendua baino lehen, eta eskaera ere egin behar zen, udaletxean.
Guztira, 10 etxebizitza zozketatuko dira asteartean: 2, haurrak dituzten guraso bakarreko familientzat; beste 2, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat; 3, banandu edo dibortziatuentzat; eta beste 3, 30 urtetik beherako gazteentzat. Lehenengo kasuko etxeetarako 23 pertsona daude zozketa zerrendan, 2garrenerako, 6; 3garrenerako 15; eta 4garrenerako, 100. Guztira, ia 200 pertsona.
5 urterako kontratuta
Asteartean, goizeko 10:00etan zozketatuko diren etxeak alokairuan emango dira, 5 urterako kontratuarekin. Ondoren, gehienez ere 3 urtez luzatu ahal izango dute kontratua.