Datorren astelehen eta asteazkenerako, Izan zaitez Dj saioak antolatu ditu Hernaniko AEK euskaltegiak. Paket Flat Dj kolektiboaren eskutik, musika elektronikoa nola egiten den ikusteko aukera izango da, eta ordenagailuarekin saio praktikoak egingo dira. Informazioa lortzeko edo izena emateko, deitu 607 592 864 telefonora edo idatzi zilegieskola@aek.org helbide elektronikora. Prezioa 10 eurokoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!