Baionarako autobuserako izen ematea eta gomendioak

Kronika - Erredakzioa 2012ko azaroaren 9a

Bihar, 15:30etan manifestazio nazionala egingo da Baionan, euskal presoen eskubideen alde, eta Hernanitik autobusa aterako da, 14:00etan. Gaur eguerdira arte izango da aukera autobuserako izena emateko. Zerrenda Garinen dago. Bestalde, Herrirak gomendio batzuk egin ditu adin txikikoentzat: formulario bat bete eta Ertzaintzan utzi behar dute gurasoek, eta pasaportea eduki ezean, udaletxean galdetu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!