Ikastaroak langile eta langabetuentzako dira, guztiz doan. Bigarren mailako zertifikatua lortu ahal izango dute, fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronikaren inguruko ikastaro hauekin.
Ikastaro berria, astelehenetik aurrera
Datorren astelehenean hasiko da ikastaro bat, txirbil harroketa bidezko mekanizazio prozesuak ikasteko. Tornua eta fresatzeko makina konbentzionalaren inguruko 2garren mailako ikastaroa ere emango dute. Bestalde, aste honetan hasi den ikastaroa da etxebizitzetako eraikinetan tentsio bajuko instalazio elektrikoen montajea eta mantenuari buruzkoa
Astelehenetik ostegunera, arratsaldez
Bi ikastaro hauek eta 2013an emango diren gainontzekoak astelehenetik ostegunera emango dira, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara edo 21:00etara bitartean, Karmelo Labakako eraikinean (EPO).
Informaziorako kontaktua
Ikastaroei buruzko informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, deitu 943 55 19 58 telefonora, edo idatzi helbide elektroniko honetara: karmelolabaka@hernanibhi. Institutuko webgunean ere lortu daiteke informazioa: www.hernanibhi.com.