Argazkia, igandean Behobia egingo duten korrikalariei

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 8a, 01:00

Igandean izango da Behobia-Donostia lasterketa. Bertan parte hartuko duten hernaniarrei argazkia aterako die Kronikak, goizeko 08:20etan atletismo pistan, autobusa hartu baino lehen.

Donostia Behobia lasterketaren 48garren edizioa egingo da igandean. Urtero bezala, hernaniar dezentek hartuko du parte lasterketan, eta Hernaniko atletismo pistan elkartuko dira goizean, antolatu diren bi autobusak har­tzeko. Goizeko 08:30etan abiatuko dira autobusak (ez 08:45etan, batzuk uste bezala), eta Kronikak argazkia aterako die bertan, goizeko 08:20ak aldera.

Esnaola 6garren, Palentziako maratoi erdian
Atletismo Klubak jakinarazi duenez, Eva Esnaola korrikalari hernaniarra oso ondo ibili zen lehengo igandean, Palentziako maratoi erdian. Esnaolak 6garren egin zuen sailkapen orokorrean, eta beteranoen D kategorian podiumera igo zen, lehen postua eskuratuta. Maratoi erdia 1:31:13ko denboran egin zuen Esnaolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!