Gotzon Huegun, Hernaniko Errapia taldean aritzen den eskultoreak egindako erakusketa inauguratuko da gaur, Donostiako Aquariumean. Goizean prentsaurrekoa emango du, eta arratsaldeko 19:00etan erakusketa zabalduko da, luntx batekin. Egurrezko eskulturak egiten ditu Gotzon Huegunek, eta Aquariumeko erakusketa osatzeko ura ardatz duten eskulturak egin ditu, Ura eta Egurra bilduman.
Erakusketa, Aquariumean barrena
Gaur irekiko da erakusketa, eta abenduaren 2ra arte egongo da zabalik. Huegunen eskulturak Aquariumeko ‘Nautilus’ aretoan egongo dira, Aquariumeko ibilbidearen barruan. Erakusketa ikusteko bertara sartu behar da.
Doan sartzeko aukera
‘Ura eta Egurra’ eskultura bilduma Aquariumeko ibilbidearen barruan jarri dutenez, erakusketa ikusteko Aquariumerako sarrera ordaindu behar da. Hala ere, artista bertan izango da egun jakin batzuetan, eta egun horietan, Aquariumera doan sartzeko aukera izango da, Paseo Berriko sarreratik sartuta. Besteak beste, ondorengo egun hauetan ikusi ahal izango da erakusketa doan: larunbat honetan eta azaroaren 24ean, eta abenduaren 15 eta 29an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean.