Hitzaldia eta pelikula, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 8a, 01:00

Seme-alaben heziketaren inguruko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Malu Elosegik. Bihar berriz, ‘Bertsolari’ pelikula botako dute.

Aurrera doa Ereñotzuko XXIV. Udazken Kulturala. Azaroa amaitzearekin bukatuko da Udazken Kulturala ere, baina oraindik bada zerekin gozatu. Gaur bertan, hitzaldia emango du Malu Elosegik, arratsaldeko 19:00etan kultur etxean: Seme-alabak heztea, gurasoen eginkizunik ga­rran­tzitsuena. Bihar berriz, Bertsolari pelikula ikusteko aukera izango da, gaueko 22:30etan kultur etxean.

Erakusketa ikusteko azken eguna, bihar
Gure bailarako 8 mendi ibilaldi izeneko erakusketa ikusi daiteke oraindik, Ereñotzuko kultur etxean, baina biharkoa izango da azken eguna.

Hil honen amaierara arte
Ereñotzuko Udazken Kultu­ra­la hil honen azkenean bukatuko da. Azaroaren 24ean garagardoa egiteko ikastaroa emango dute Jose Mari Sardon eta Joxe Bernar­do Aldasorok, 10:00etatik 14:00etara Ur-Mia elkartean. Bestalde, azaroaren 27, 28, eta 29an bizikletak konpondu eta mantentzen ikasteko ikastaroa emango du Patxi Minerrek, eta izena emateko aukera bada oraindik, azaroaren 16ra arte. Prezioa, 5 euroko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!