Azaroaren 8, 15, 22 eta 28an, eta abenduaren 13an emango diren bost saioek osatuko dute Ongintzak antolatu duen ikastaroa. Saio guztiak Biteri kultur etxean izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara. Ikastaroa, 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago, eta helburua da nerabeen ongizatea eta garapena sustatzea. Horretarako, gurasoei beren seme-alaben heziketan parte hartzeko ezagupen eta baliabideak eskainiko zaizkie ikastaroan.
Edukiak
Besteak beste, ondorengo gaiak landuko dira ikastaroan: gizarte aldaketak eta gurasoak gaur; gurasoen jarrera nerabezaroan; dependentzia eta mendekotasuna; drogak, familia, heziketa eta bullyinga; eta dependetzia berriak (Internet...).
Izen-ematea
Izena emateko, 943 55 78 54 telefonora (Ana Goñi) deitu behar da. Ez dago izena emateko eperik, 20-25 pertsonako taldea osatu arte.