2013ko Inauteriak prestatzeko asmoz, bilera egingo da datorren astelehenean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean. Aurretik, ekintzak egiteko eskabidea aurkeztu behar da.
Eskaerak lehenengo
Asteleheneko bilera irekia izango da. Hala ere, 2013ko Inauterietan parte hartzeko edozein ekintza proposatu nahi duenak, ostirala baino lehen aurkeztu behar du ekintza hori egiteko izango dituen beharren eskaera. Eskaera orri eredu bat bada, eta Biteri kultur etxean eskuratu daiteke.
Kartel lehiaketa
Bestalde, 2013ko Inauterietako kartel lehiaketa martxan da oraindik. Kartela entregatzeko epea hil honen 23an bukatuko da.
Edonork hartu dezake parte. Paperean eta kartoi-lumazko euskarrian egindako lanek 38zm-ko zabalera eta 44zm-ko altuera izan behar dute. Edozein kolore eta modalitate artistikotan aurkeztu daitezke.
Formatu digitalean ere entregatu behar dira lanak, neurri berean, 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYK erako koloretan. Saria 600 eurokoa da.