Etxebizitza batean elkartzen ziren bi pertsonek hasi zuten edateari uzteko terapia Hernanin. Bi pertsona hauen kontakizunek jende gehiago animatu zuten, taldea osatu zen arte. Horrela, 1968ko urriaren 15ean lokal bat utzi zitzaien Gudarien Plazan, eta Hernaniko Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara taldea sortu zuten. Geroztik, egungo Musika Eskolako eraikinean ere izan zuten lokal bat, eta egun, Sandiusterrin elkartzen dira.
Gaixotasunari
aurre egiteko taldea
Taldeko kideek aldarrikatzen dute alkoholismoa gaixotasuna dela, «sendaezina, etengabe aurrera egiten duena eta heriotzera eraman zaitzakeena, baina, benetan nahi izanez gero, geldiarazi daitekeena».
Helburu garbia dute taldeko kideek: edan gabe egoteari eustea, eta gaixotasun bera dutenei laguntzea.
Taldean elkartuta, edateari uzteko aholkuak ematen dituzte. Aholku horiek jarraitu eta nork bere esperientzia kontatzen du ondoren. Aholku horiek betetzen ez badira ere, taldeak ateak zabalik izaten ditu beti.
Astelehen eta ostiraletan
Astean bitan Sandiusterri beheko lokalean elkartzen dira; astelehen eta ostiraletan, 20:00etatik aurrera.
Ostegunetan berriz, arratsaldeko 19:00etan, Alkoholismoak Gaixotutakoen Errekuperazio Programaren berri ematen da.
Gure Babesa,
senide eta lagunentzako
Gaixoen senitarteko eta lagunentzako ere izaten dira tailerrak. Asteazkenero biltzen dira, 18:30etatik aurrera.
Nahi duen orok ateak zabalik ditu, eta bestela, 943 33 11 03ra deitu dezake (566 luzapenarekin).