Jai-eredua zehazteko bi saio, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 7a, 01:00

Udalak deituta, 2 lan saio ireki eta parte-hartzaile egingo dira azaroaren 10 eta 17an, goizeko 09:00etatik aurrera Biterin, Hernanin sustatu nahi den jai-eredua zehaztu eta adosteko. Parte hartzeko dei egiten zaie Jai Batzordeko eragileei, kulturgintzan aritzen direnei eta interesa duten herritar guztiei. Lehen saioan egungo jai-ereduaren diagnostikoa egingo da. Bigarrenean, diagnostikoa kontuan hartuta, jai eredua adostuko da. Saioen aurretik, presta­tzeko materiala eskuratu daiteke Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!