Gotzon Huegun, Hernaniko Errapia taldeko eskultoreak erakusketa jarriko du ostegunean Donostiako Aquariumeko ‘Nautilus’ aretoan, eta urtarrilera bitartean egongo da zabalik. Ura eta Egurra deituriko erakusketan, uraren inguruan egurrean egindako eskulturak bildu ditu. Erakusketa doanekoa izango da hilaren 10 eta 24ean eta abenduaren 15 eta 29an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, Aquariumeko aretora Paseo Berritik sartuz gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!