Asteburuan jokatutako 13 partidutatik, 5 irabazi eta 8 galdu zituzten pelotari hernaniarrek. Hala ere, garaipen horietako batzuk oso garrantzitsuak dira. Esnal eta Lizeaga senior bikoteak finalerdietarako sailkatzea lortu zuen, eta horrela jarraituz gero, datorren urtean elite kategorian jokatzeko aukera izan dezakete. Bestalde, Pagola eta Urruzola kadeteen bikoteak sailkapen postu gorenetan jarraitzen dute, eta Lazkano eta Berasarte infantilen bikoteak azken fasea jokatzea lortuko luke, hurrengo partidua ere irabazita. Oiaga eta Gorrotxategi senior bikoteak berriz, kategoriaz jaitsi beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!