AHT Gipuzkoan. Aukerak eta garapen ekonomikoa izenburupean jardunaldiak antolatu ditu Eusko Jaurlaritzak Kursaalean eta horren aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioa deitu du gaur goizeko 09:00etarako, Kursaaleko atarian, «ekologia, ekonomia eta gizarte arloan hainbeste kalte eragiten dituen makro-proiektu horren kontrako oposizioa adierazteko». Protestaren leloa Informazioa ala propaganda? AHT Gelditu! TAV Stop! izango da, eta hernaniarrei dei egiten diete bertan parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!