Astiazaran garaile, 10 sagardotegiren artean

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 6a, 01:00

Larunbatean egin zen Elur-Txorin, elkarteko XXX. Sagardo Txapelketa. 10 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izan zen bertan. Besteak beste, Alberro, Altzueta, Astiazaran, Elorrabi, Iparragirre, Oiarbide, Rufino, Setien, Urruzola eta Zelaiako sagardoak. Giro paregabean afaldu zuten bertaratutako guztiek, eta tartean izan ziren Garin eta Mendiluze bertsolariak ere. Puntuazio altuena lortu zuen sagardoa Astiazaran izan zen, 1028 punturekin; bigarren, Elorrabi, 987 punturekin; hirugarren Rufino, 981 punturekin; eta laugarren Urruzola, 941 punturekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!