Lana lortzen laguntzeko, 3 tailer emango dira azaroan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 6a, 01:00

Tailerrak azaroaren 8an, 15ean eta 22an emango dira. Hauen helburua da lana lortzeko lagungarri diren ezagutzak menperatzea.

Lan bila dabiltzanei zuzendutako 3 tailer izango dira azaroan, Udaleko Daiteke Zerbitzuak antolatuta. Tailer hauen helburua da, lana lortzeko lagungarriak diren hainbat ezagutza menperatzea. Besteak beste, tailer hauten landuko dira proba psikoteknikoak gainditu ahal izateko trebetasunak, hautaketa prozesuetarako talde-dinamikak, eta In­ternet bidezko lan bilaketa. Taldeko tailer hauek guztiak azaroko ostegunetan emango dira; hilaren 8, 15 eta 22an.

Ostegunean, lehen tailerra
Azaroan emango diren 3 tailerren artean lehena, ostegun honetan emango da, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean Sandiusterrin. Lehen tailer honetan, poba psikoteknikoak gainditzeko trebetasunak eraku­tsiko dira. Bertan, hainbat proba psikoteknikotako emaitzak ebaluatu eta proba bakoitzak neurtzen dituen gaitasunak zein diren ezagutuko da, proba hauek modu errazagoan gainditu ahal izateko.

Hautaketa prozesurako talde-dinamika Bigarren tailerra hilaren 15ean izango da, eta bertan, hautaketa prozesurako talde-dinamika landuko da. Lana lortu nahi duten langileen artean hautaketa prozesuak egiten dira askotan. Tailer honen bitartez, talde-dinamika landuko da, eta hautaketa prozesuetarako trebetasuna lortuko da, dinamika bera ebaluatuta eta norberaren parte-hartzea ebaluatuta.

Lana eta formakuntza nola bilatu Interneten
Azaroan emango den azken tailerra hilaren 22an izango da. Tailer honen helburua izango da ikastea Internet bidez lana edota formakun­tza nola bilatu. Besteak beste, www.daiteke.com; www.lanbide.net; www.sarbideak.net; www.hobetuz.com; edota www.nirelanbide.net webguneak erabiltzeko oinarrizko azalpenak emango dira, eta horietan formakuntza eta lan munduko informazioa nola bilatu irakatsiko da. Infojobs, Infoempleo, Fo­men­to San Sebastian, eta an­tzeko webguneetan lana nola aurkitu daitekeen ere erakustiko da.

Izen-ematea, doanekoa
Tailer hauetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Horretarako, telefono hauetara deitu daiteke: 943 57 54 24 edo 688 875 346. Helbide elektroniko honetan ere eman daiteke izena: jaionea@daiteke.com. Izen-ematea doanekoa da, eta tailer guztiak goizez emango dira, 10:00etatik 12:00etara bitartean, San­diusterrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!