Azaro osoan baino euri gehiago, 4 egunetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 6a, 01:00

Gaur urtebete uholdeak izan genituen Hernanin; azken 20 urteetako haundienak. Landare eta Zubipeko zelaiak, Karabel eta Portu auzoak, Ibaiondo eta Akarregi poligonoak, Ereñotzurako eta Ergobirako bideak... Horiek eta beste hainbat eremu geratu ziren Urumea ibaiaren ur azpian.

Lehengo urteko azaroaren 6an etenik gabe egin zuen euria. Goizean goizerako Uru­meak urpean hartuta zi­tuen Landare eta Zubipeko zelaiak. Hernaniarrak nahiko ohituta daude paisaia hori ikustera. Baina, orduek au­rre­ra egin ahala, herriko beste hainbat txoko ere urpean geratu ziren. Azken 20 urteetan Herna­nin izandako uholde haundi­e­na izan zen lehengo urtekoa.

308 litro metro karratuko, 4 egunetan
Añarbeko urtegiak argitaratutako txostenaren arabera, normalena da azaro osoko prezipitazioetan metro ka­rra­tu­ko 243 litro jasotzea. Lehengo urteko uholdeak gertatu zirenean, 4 egunetan metro karratuko 328 litro bildu ziren. Era berean, argitu zuen ateak itxita eduki zituela, eta horri esker, Urumeak %75 ur gutxiago jaso zuela. Egun osoan zehar, Añarbek 10 milioi metro kubiko ur jaso zuen.

Kalte haundia
Zubipe eta batez ere, Landa­re ur azpian ikusteak ez zi­tuen horrenbeste khernaniar harritu. Baina, eguerdi partean itsasgora zen, eta euria etenik gabe ari zuen. Hori horrela, ur-maila kolpean igo zela aipatu zuten hernaniar askok. Espero ez ziren eremuak ere harrapatu zituen orduan, ibaiak. Karabel eta Portu auzoek igerileku itxura hartu zuten. Berdin, bi auzoen arteko errepide eta baratzek ere. Floridan, Papelera del Norte parean errepidea moztuta geratu zen, urak hartuta. Baita Goizuetarako bidea ere. Izan ere, Fagollagan ura atera egin zen, eta bi lur jausi ere eragin zituen. Industria­gu­neetan, urak gainezka egin zuen, eta argi gabe geratu ziren, hala nola, Ibaion­don, Lastaolan, Ibarluzen eta Eziagon. Osiñagan, barreneraino sar­­tu zitzaien ura Altzueta, Ipa­rragirre eta Elorrabi sagardotegietan. Bestalde, Elorrabi­ko zu­bia lekutik atera eta eraman e­gin zuen Urumeak. Te­le­bista kate askotan bota zuten unea erakusten zuen bideoa, errugbilariek grabatua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!