Gaztetxoentzako Belokira (1.271 m) irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Igandean izango da eta izen ematea zabalik dago. Gaur, ostegun edo ostiralean eman daiteke izena elkartean (Iturregi plaza z/g) 20:00etatik 21:00etara. Prezioak: 2 euro gaztetxoentzat eta 6 euro helduentzat. Igandean 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!