Merezi baino alde haundiagoarekin galdu zuen atzo Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 5a, 01:00

Gogor borrokatu zuen atzo Hernanik Pepe Rojo zelaian El Salvadorren aurka eta merezi baino alde haundiagoarekin galdu zuen: 27 (b)-12. Lehe­nengo zatian gaztelarrak izan ziren nagusi eta hiru en­tsaio eginda, Hernani partidutik kan­po uztea lortu zuten lehenengo ordu erdian. Dena dela, hernaniarrek ez zuten etsi eta atsedenaldirako se­gundo ba­tzuk faltan Iraitz Gar­mendiak entsaioa egin zuen. Igor Ge­nu­ak transformazioa sartu zuen.

Bigarren zatian Hernani nagusitu zen zelaian. Aukera ezberdinak izan zituen, pena­li­zatutako entsaio bat ere egin zuten, baina ia ordu erdi kosta zitzaien etekina atera­tzen. Or­duan iritsi zen Jon Olanoren entsaioa. Ahalegina­ren ondorioz, indarrik gabe geratu ziren trikoloreak eta azken minutuetan txuri-beltzak izan ziren kolpea ematen azkenak, entsaio eta zigor kolpearekin.

Datorren larunbatean Or­di­zia izango dute aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!