Adrian eta Eguibar Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 4a, 01:00

Aurreko asteburuan, arrantzako bi txapelketa jokatu ziren. Larunbatean, Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Hondarribian. Txantxangorri elkarteko hiru kidek hartu zuten parte eta bik Euskadiko Txapelketa jokatzeko txartela lortu zuten: Luis Tomas Adrianek, 10garren postuan geratuta, eta Javier Eguibarrek, 13garren postuan geratuta. Izan ere, lehenengo 15ek lortzen dute sailkatzea. Denera 33 arrantzalek hartu zuten parte eta aurreneko postuetan honakoak geratu ziren: Jesus Mera (Mons), Iñaki Zulaika (Izkiro) eta David Pouso (Izkiro). Eguraldi kaxkarra izan zuten: euria, haizea eta hotza. Igandean, berriz, Elkarte arteko Txapelketa jokatu zen Zurriolak antolatuta. 150 arrantzalek hartu zuten parte eta horietatik 52k lortu zituzten puntuak. Txantxangorriko hiru kidek hartu zuten parte: Natxo Irigoien (15. postua-395 puntu); Paco Clemente (20. postua-305 puntu); eta Luis Tomas Adrian (26. postua).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!