El Salvador, sona haundiko taldea izango du aurkari Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 4a, 01:00

Hernani gaur itzuliko da ligara, bi aste inguruko atsedenaren ostean, eta Valla­dolideko El Salbador taldea izango du aurrez aurre. Sona haundik taldea, inondik ere.
Harrobia oso ondo lan­tzen du eta etxeko jokalariez gain, baditu kontuan hartzeko hainbat jokalari: Joe Mamea aurrelari samoarra, Jaike Carter hegal ingelesa, Carrizo zabaltzaile argentinarra... Eta batez ere, aurtengo fitxaketa nagusia, Ingalaterrako Northampton Saints taldean aritu den Cesar Sempere jokalari alakantarra. Lehendik ere, El Salbadorren aritua da. Zabaltzaile edo atzelari gisa aritzen da normalean. Oso jokalari azkarra da eta ostiko bikaina du.

Orain arteko lan txukunari eusteko asmoz

Hernaniarrak gogotsu daude berriro ligari ekiteko, Kopa­ko lehiaketan kanporatuak izan ostean (El Salbador ere kanporatua izan da). Eta orain arte ligan egindako lan txukuna egiten jarraitzeko asmoa dute. Atsedenaldi honetan, entrenamenduak erritmo politean joan direla azaldu dute eta gainera, min hartuta zeuden hainbat jokalari errekuperatu direla.
Lehia erakargarria beraz, gaurkoa. Valladolideko Pepe Rojo zelaian izango da 12:30e­tatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!