12-13 urteko neska-mutilei gonbitea, txirrindularitzan hasteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 3a, 01:00

Jocc Zikuñako Ama taldeak talde berri bat jarri nahi du martxan, infantil mailakoa. Denboraldia laister hasiko da, eta hori prestatzeko bilera egingo dute, azaroaren 8an, 17:00etan, Jocc elkartean (Latsunbeberri 42, Transpacar. Garai bateko Mallus Haur Eskola). Bilera horretara gonbidatu dituzte txirrindularitzan hasi nahi duten neska-mutil guztiak 12-13 urtekoak (1999-2000 jaioak).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!