El Salvador, talde klasikoa bezain gogorra, bihar Valladoliden

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 3a, 01:00

Hernanik partidu polita du bihar Valladoliden, El Salvador talde ezagunaren kontra, 12:00etatik aurrera (Pepe Rojo zelaia). Hernaniarrek errekuperatu dituzte min hartuta zeuzkaten hainbat jokalari, eta nahiko osorik iritsiko dira Valladolidera. El Salvadorrek beti ematen du errespetua. Aurten ere fitxaje politak egin ditu: Cesar Sempere, Inglaterrako Northampton taldekoa; Joe Mamea Samoakoa, Jaike Cartel ingelesa... Kontuak kontu, Hernani laugarren dijoa sailkapenean eta El Salvador zortzigarren; beraz, gaztelarrek ere lana latz egin beharko dute, partidua aurrera ateratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!