Emakumezkoen taldeak ostegunean jokatu zuen aste honetako partidua, jai zela aprobetxatuz. Txuri-berdeek Beasain izan zuten aurrez aurre Zubipen eta, beste behin ere, maila ona emanez, 2-0 nagusitu ziren. Hiru puntu gehiago lortu zituzten etxekoek eta Euskal Ligako bigarren postuan jarraitzen dute sendo. Partiduan ez zuten zailtasun haundiegirik izan. Lehenengo zatian aukera ugari izan zuten hernaniarrek eta horietako batean iritsi zen Izarne Oiarzabalen gola. Aurkariak jokalari bat gutxiagorekin ere geratu ziren atezainak areatik kanpo baloia eskuarekin ukitzeagatik eta markagailuari ezin buelta eman geratu ziren. Bigarren zatian iritsi zen bigarren gola, Ylenia Moralesek sartua.
Erregional Ohorezko taldeak Lesakan jokatuko du bihar
Erregional Ohorezko Mailako taldeak Beti Gazte taldea izango du aurrez aurre, bihar. Lesakan jokatuko dute, Mastegi zelaian, 17:00etatik aurrera.